viernes, 2 de octubre de 2009

Monseñor Romero


Oscar Arnulfo Romero y Galdamez ( Ciudad Barrios, El Salvador, 1917ko abuztuaren 15ean jaio zen San Salvadoren eta 1980ko martxoaren 24an hil zen) apaiz katoliko Salvadortarra izan zen. Giza eskubideen alde egiten zuen predikazioak ospetsu bihurtu zuen eta erahila izan zen, ministerio pastorala betetzen zuen bitartean.


1930ean, 13 urte zituela San Migueleko seminario txikian sartu zen. Urte horretan bertan Erromara joan zen bere teologiako ikasketekin jarraitzeko Colegio Pio Latinoamericano delakoan.


Hil aurreko egunean eskaera gogorra egin zion armada salvadortarrari:

"Dei berezia egin nahiko nieke armadako gizonei. Hain zuzen ere, Guardia Nacionaleko baseei, poliziarenei, koarteletakoei... Senideok, gure herri beraren kide zarete. Zuen senide nekazariak ari zarete hiltzen. Eta gizon batek emandako hiltzeko aginduaren aurrean, Jainkoaren legeak gailendu behar du. Eta hau esaten du: "Ez hil". Inongo soldaduk ez du obeditu behar Jainkoaren legearen kontra doan agindurik." 1980ko martxoaren 24an hil zuten Divina Providencia ospitaleko kaperan meza ematen ari zela

1 comentario:

  1. Monseñor Romero pertsona oso ona izan zen, eta gauza asko egin zituen pertsona guztiengandik. Hark beste pertsonetan pentsatzen zuen, eta ez zuen pentatzen denbora guztina bere pertsonan. Gauza asko egin zituen eta seguru nago bizirik balego gauza gehiago egingo zuela.

    ResponderEliminar