viernes, 29 de enero de 2010

BAKEAREN EGUNA 2010

Kaixo! Gu gara berriro :) Oraingoan bakearen egunaz hitz egingo dugu. Hau egin genuen:



Ikastetxera ailegatu ginenean, gure bakearen aldeko keinua egin genuen. Gure puxikak bota genituen kolorezko ohial borobil batera. Gure puxika txikiak bake mezu bat zeramaten barruan. Botatzen ari genituela, gure klaseko hiru kideek irakurri zuten 3 hizkuntzetan. Amaitzerakoan igo ginen klasera eta prestatu ginen kontzertuta joateko. Baina autobusa gutaz ahaztu zen, eta ordu erdi bat patioan egon eta gero, berandu ailegtu ginen. Oso polita izan zen. Bi dantzariak dantzatzen ibili ziren dantza ezberdinak, eta oso ondo egiten zuten, bai musikariek ere.



Berriro ikastetxean, irakasleak jaso, eta Andra Mari Zuriaren enparantzara abiatu ginen. Oso garaiz ailegatu ginenez, txutxeriak erosi ahal izan genituen. Gero ikastetxeetako beste mutilak etorri ziren eta denok batera egin genuen keinu berri bat. Oso berdintsuak ziren.


http://www.youtube.com/watch?v=J-5Dyb6MAGE
http://www.youtube.com/watch?v=ByR-657vO9w


Azkenean etxera joan ginen, hotz asko egiten zuelako. Arratsaldean arabako Obispoa etorri zen klasera eta oso ondo portatu ginen :)

lunes, 18 de enero de 2010

Martin Luther King











Martin Luther King, Jr. doktorea (Atlanta, Georgia, 1929ko urtarrilaren 15 - Memphis, Tennessee, 1968ko apirilaren 4) Estatu Batuetan afroamerikarrentzako eskubide zibilen aldeko ekintzailea izan zen, Bakearen Nobel sariarekin saritua 1964an.
Boto-eskubidearen alde, diskriminazioaren kontra eta beste hainbat oinarrizko eskubideren alde martxak antolatu zituen, eta batez ere bere "I Have a Dream" (Amets bat dut) diskurtsoagatik da famatua.
1968an, martxa batean parte hartzeko zorian zela, Memphis, Tennesseen, tirokatuta hil zen. Hilketa James Earl Ray-ri egotzi zioten.

Martin Luther Kingek Soziologia ikasi eta Morehouse Collegen graduatu zen. 1951ko irailean Teologiari buruzko doktoretzari ekin zion, Bostoneko unibersitatean.
1954. urtean eliza baptistaren buru bilakatu zen Alabamako Montgomery hirian. Hurrengo urtean hiri hartako bus konpainiaren aurka Rosa Parks-ek piztutako kanpainaren bultzatzaile nagusia izan zen, eta hau dela-eta atxilotu egin zuten.
1957an South Conference of Leadership Christian (SCLC) fundazioa sortu zuen beste ekintzaile batzuekin batera, eta haren buruzagia izan zen hil zuten arte. Filosofiaren defendatzailea izan zen protesta tresna moduan, eta inoiz ez biolentziaren aldekoa.

1963an Washington Hirian "Lanpostuen eta askatasunaren" aldeko martxa arrakastatsua sustatu zuen beste buruzagi batzuekin batera, eta 250.000 bat pertsona bildu zituzten.

Kontsumo eskolara bisita :)


Azaroan joan ginen hiru aldiz kontsumo eskolara. Gauza desberdinak ikusi genituen, gure etorkizunean, hobeto moldatzeko bizitzan.

1. egunean, Ainhoa izeneko neska batekin egon ginen. Dirua gordetzeko leku desberdinak aipatu genituen, eta zertarako balio ziren ikusi genuen. Jolas batzuk egin genituen- kartak, adibidez- eta oso ondo pasatu genuen. Azkenean, ebaluazio bat egin genuen, egindako gauzei puntuatuz.

2. egunean, beste neska batekin egon ginen. Birziklatzeko tailer bat egin genuen, eta kartoi batzuekin, argazki marko bat egin genuen. Baita ere, guk birziklatzera botatzen ditugun gauzak nola lantegi batera ailegatzen diren ikusi genuen joku batzuen bidez.

3. egunean, denbora gehiago egon ginen, eta bi tailer egin genituen:

- Lehenengo tailerra, sektoreei buruzkoa zen. Ikusi genuen, nola sektorre

batzuk, beste sektore batzuk baino gehiago irabazten zuten. Gero, kotoi
bilketari buruzko bideo bat ikusi genuen. Lehen sektorekoak, diru gutxiagio irabazten du beste sektoreak baino, eta lan izugarria egiten dute.



- Bigarren tailerrean, publizitateari buruzko bideo batzuk ikusi genituen,
eta nola iragarkiak ideia transmititzen dituzte. Gero, ordenagailu lekura joan ginen, iragarkiak ikusi genituen, eta horri batean sailkatu behar genituen.


Oso tailer politak izan ziren, eta asko ikasi genuen ;)