Ikastetxera ailegatu ginenean, gure bakearen aldeko keinua egin genuen. Gure puxikak bota genituen kolorezko ohial borobil batera. Gure puxika txikiak bake mezu bat zeramaten barruan. Botatzen ari genituela, gure klaseko hiru kideek irakurri zuten 3 hizkuntzetan. Amaitzerakoan igo ginen klasera eta prestatu ginen kontzertuta joateko. Baina autobusa gutaz ahaztu zen, eta ordu erdi bat patioan egon eta gero, berandu ailegtu ginen. Oso polita izan zen. Bi dantzariak dantzatzen ibili ziren dantza ezberdinak, eta oso ondo egiten zuten, bai musikariek ere.
Berriro ikastetxean, irakasleak jaso, eta Andra Mari Zuriaren enparantzara abiatu ginen. Oso garaiz ailegatu ginenez, txutxeriak erosi ahal izan genituen. Gero ikastetxeetako beste mutilak etorri ziren eta denok batera egin genuen keinu berri bat. Oso berdintsuak ziren.
http://www.youtube.com/watch?v=J-5Dyb6MAGE
http://www.youtube.com/watch?v=ByR-657vO9w
Azkenean etxera joan ginen, hotz asko egiten zuelako. Arratsaldean arabako Obispoa etorri zen klasera eta oso ondo portatu ginen :)
